Gizartea
Bilbo
Bilboko Guggenheim museoan topatutako objektua arriskutsua ez zela baieztauta, bere onera itzuli da egoera
Agentziak | EITB Media
Museoa irekitzerako, langileek eman dute musoean objektu susmagarri bat zegoen abisua, eta segurtasun protokoloa aktibatu da. Musoearen ataria eta inguruko kaleak hesituta egon dira eta Tranbia ere eten dute La Casilla eta Pio Baroja artean.


Goizean Guggenheim museoan langileek topatu duten objektua ez zen arriskutsua, eta hori baieztatuta, bere onera itzuli da egoera inguru horretan.
Izan ere, hesituta egon da 10:00ak ezkeroztik museoaren ataria eta inguruko kaleak, eta Museoa hustuta, barruan objektu susmagarribat aurkitu baituzte langileek goizean, musoea zabaldu aurretik.
Ertzaintzak ingurua hesitu du, ez bakarrik museroaren ataria, baizik eta baita inguruko kaleak ere. Tranbia ere moztu behar izan dute La Casilla eta Pio Baroja artean.
¿¿¿ BILBOKO TRANBIA
— Euskotren (@euskotren) April 19, 2025
¿¿ La Casilla eta Pio Baroja geralekuen arteko zerbitzua moztuta dago Euskotrenekin zerikusirik ez duten arrazioengatik #euskotrenTranbia
Ertzaintzak beharrezko ikuskapenak egin bitartean, itxita egon da Guggenheim Museoa, Aste Santu bete-betean, Bilbon turista mordoa dagoen egunotan.