Gizartea
Erreskatea
Ertzaintzak hipotermia sintomak zituzten bi mendizale erreskatatu ditu Palomares mendian
Agentziak | EITB Media
Antza, arratsaldean botatako euri zaparredek harrapatu zituzten mendizaleak.
Ertzaintzaren helikopteroak hipotermia sintomak zituzten bi mendizale erreskatatu ditu ostiral arratsaldean Arabako Lagran herriko Palomares gailurrean. Antza, arratsaldean botatako euri zaparredek harrapatu zituzten mendizaleak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atzo arratsaldeko zazpiak aldera laguntza eskatu zuten mendizaleek, Kantabriako mendilerroko Palomareseko gailurrean irristatuta zeudelako. 1.200 metroko altueran zeuden medizaleak.
Ur-erauntsi bortitzak zorua oso egoera txarrean utzi zuenez, Ertzaintzaren helikopteroa bertaratu zen. Bi mendizaleek hipotermia sintomak zituzten. Agenteek emandako arropa lehorra jantzi ostean, etxebizitza partikular batean hartu zituzten, hotza astintzeko.