Itxi

Gizartea

Bizkaia

Adingabeen zentro batetik ihes egin zuen gazte bat atxilotu dute Barakaldon

Agentziak | EITB MEDIA

Lapurretak egiteagatik zigortu zuten adingabeen zentro batean sartzera.

Hainbat lapurreta egiteagatik zigortuta, duela hilabete batzuk adingabeen zentro batetik ihes egin zuen gazte bat atxilotu zuen atzo, asteazkenean, Barakaldoko Udaltzaingoak.

Gaztea Getxon bizi zen aspaldi, baina bertako etxebizitzatik bota eta senide baten etxean zegoen orain, Barakaldon. Hori horrela, Udaltzaingoak operatibo bat ezarri zuen iheslaria atxilotzeko eta Arabako adingabeen zentro batera eramateko.