Itxi

Gizartea

ezbeharra

Gizon baten gorpua aurkitu dute Zornotzan, hondakinak birziklatzeko enpresa batean

EITB MEDIA

Goizeko 09:00ak aldera topatu dute hilotza, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gorpua norena den zehazteko eta gertakariak argitzeko.

  • Argazkia: EITB MEDIA

    Argazkia: EITB MEDIA

Gizon baten gorpua aurkitu dute Zornotzan, hondakinak birziklatzeko enpresa batea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. 

Goizeko 09:00ak aldera, hiri-hondakinak birziklatzen dituen enpresa batetik deia jaso du Ertzaintzak eta jakinarazi diote gorpu bat izan zitekeena ikusi dutela edukiontziak biltzeko kamioi batek bere hondakinak hustu dituenean.

Durangoko ertzain-etxeko agenteak eta osasun langileak bertaratu direnean egiaztatu dute gizonezkoa hilda zegoela. Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan gorpua norena den zehazteko eta gertakariak argitzeko.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN