Itxi

Gizartea

BILBO

Atxilotuen irudiak filtratzeagatik ohartarazpena egin dio Datuak Babesteko agintaritzak Segurtasun Sailari

EITB MEDIA

2023ko Bilboko Aste Nagusian Ertzaintzak atxilotutako ia 80 pertsonaren argazki eta datuak filtratu izana egotzi dio Agintaritzak Ertzaintzari. Ikerketaren arabera, filtrazioa pertsona batek nahita egindakoa da, ez akats tekniko bat, eta gertaera oso larritzat jo du.

0:23

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari ohartarazpena egin dio, hainbat atxiloturen irudiak filtratzeagatik, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez. Irudiok ondoren Alvise Perez ultraeskuindarrak bere hedabideetan erabili zituen, esaldi xenofoboekin. 2023ko Bilboko Aste Nagusian Ertzaintzak atxilotutako ia 80 pertsonaren argazki eta datu pertsonalak dira.

Konfideltziatasun printzipioaren urraketa bat egon zela eta datuen arau-haustea izan zela ebatzi du orain Datuen Euskal Agintaritzak. Erakundeak esan duenez, informazio hori ertzain baten ordenadoretik bidali zen, eta, hortaz, nahita egindako ekintza izan ze, eta ez giza akatsa. Gertaera oso larritzat jo du Agintaritzak, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekoak jar ditzala horrelakorik berriro gerta ez dadin. 

Herri plataforma batek egin zuen salaketa, sare sozialetan Alvise Perezek ertzaintzaren barne informazioa lau haizetara zabaldu ondotik. 2024ko martxoan, Datuak Babesteko Agintaritzak ikerketa bat abiarazi zuen Alvise, Ertzaintza eta Bilboko Udala ikertzeko, argazki horien ustezko filtrazioa argitu asmoz.

Ikerketak ondorioztatu du irudiak Bilboko ertzain-etxetik zabaldutakoak direla, eta polizia-ingurunetik kanpoko helbideetara birbidali zirela. Barne auditoria baten ondoren, ez zen lortu filtrazioaren azken arduraduna identifikatzea, eta inplikatutako agenteek argudiatu zuten birbidalketa "lan-interes hutsagatik" egin zela. Hala, ukatu egin zuten materiala polizia-eremutik kanpo zabaldu izana.

Ertzaintzak alegazioak aurkeztu arren, erakundearen arabera, konfidentzialtasun-printzipioa urratu zen eta arau-hauste oso larritzat jo du gertatutakoa. Hala, Bingen Zupiriak zuzentzen duen Sailari eskatu dio barne-neurriak har ditzala, etorkizunean antzeko egoerak errepikatu ez daitezen.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN