Itxi

Gizartea

Euskal Autonomia Erkidegoa

Ertzaintzak ia 2.000 isun jarri zituen iaz alkoholemia proban positibo emateagatik, % 20 istripu baten ostean

Agentziak | EITB Media

Ezbehar batean nahastutako gehien-gehienek (% 94), ordea, negatibo eman zuten. Egunero, batez beste, 152 test egin zituzten ertzainek, eta bost gidari zigortu.

  • Hainbat agente, Ertzaintzaren kontrol batean.

    Hainbat agente, Ertzaintzaren kontrol batean. Artxiboko argazkia: EFE

Guztira, 1.968 pertsona zigortu zituen Ertzaintzak iaz alkoholaren eraginpean gidatzea egotzita, bestela esanda, gidarien % 3,5. Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, eta 2023ko datuekin alderatuta, bost hamarren jaitsi da positiboen kopurua (% 4koa izan zen duela bi urte).

Iaz 55.617 alkoholemia proba egin zituen Ertzaintzak EAEko errepideetan; egunero, batez beste, 152 test egin eta bost gidari zigortu zituen. 

Trafiko istripuak tarteko, 8.309 alkoholemia proba egin zituen Ertzaintzak iaz. Nahastutako gidarien % 94 negatibo eman zuten; % ia 5ek (403 pertsona) baimendutakoa baino alkohol gehiago edana zuten, eta 77 gidariri ezin izan zieten proba egin edo uko egin zioten.

Positibo tasa handiena (egindako proben % 59,4, positibo) zirkulazio kodearen kontrako arau-hausteren bat egiten harrapatu zituzten gidarien artean atzeman zuten. Zehatz jarrita, arau-hausteren bat egin zuten 370 gidarietatik 220k positibo eman zuten, eta gainerako 147k, negatibo.

Ertzaintzak egindako prebentzio kontroletan, bestalde, gidarien % 2,8k eman zuten positibo.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN