Itxi

Gizartea

'EL ODIO'

Anagrama argitaletxeak Bretonen liburua publikatzeko eta zabaltzeko kontratua bertan behera utzi du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Agiri batean, argitaletxeak azaldu du behin kontratua etenda, egilearen esku geratuko direla berriro 'El odio' liburuaren gaineko eskubideak.

  • 'El odio' liburuaren azala. Argazkia: EITB Media

    'El odio' liburuaren azala. Argazkia: EITB Media

Anagrama argitaletxeak Jose Bretonen kasuari buruzko El odio liburua publikatzeko eta zabaltzeko kontratua bertan behera utzi du. 2011n adin txikiko bi seme-alabak hiltzeagatik zigortuta dago Breton, eta liburuan hilketak egin izana aitortu du, lehen aldiz. Luisge Martin kazetariak idatzi du lana. 

Agiri bat kaleratu du argitaletxeak, gaur, erabakiaren berri emateko. Idatziak dioenez, behin kontratua etenda, liburuaren gaineko eskubideak egilearen esku geratuko dira berriro.

Hildako umeen amak eskatuta, Bartzelonako Adingabeen Fiskaltzak kautelazko neurrien bidez liburua argitratzeari utz dezatela eskatu zuen. Horren ondoren, Anagramak prozesua behin-behinean etetea erabaki zuen, bere kabuz, epaileen erabakia ezagutu arte. 

Guardiako epaitegi batek aurrena, eta Bartzelonako Auzitegiak, ondoren, Fiskaltzaren eskaria atzera bota zuten. Liburuaren edukian sartu gabe, argitaletxearen adierazpen askatasuna lehenetsi zuten.

Gaur zabaldutako oharrean, Anagramak nabarmendu du 1969an ibilbidea hasi zuenetik "gogoeta eta eztabaida etikoa zein soziala" sustatzen dituen literaturaren aldeko apustua egin duela. "Sortzeko eskubidearen eta printzipio moralen arteko oreka bilatu behar da gizarte demokratiko batean".

Egiazko gertaeretan oinarrituko lanek "errespetu eta sentsibilitate dosi bikoitza" eskatzen dute, idatziaren arabera.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN