Itxi

Gizartea

Nekazaritza

Abisu horia gaur gauean izotzagatik Araban, eta izotz berantiarra denez mahastiak kaltetu ditzake

Agentziak | EITB Media

Abisua gauerditik asteazkeneko 10:00ak arte egongo da indarrean. Tarte horretan, termometroak zero gradura ere jaitsiko dira Gasteizen, eta antzeko balioak izango dira lurraldeko beste puntu batzuetan, Guardian esaterako, gradu bateko minimoa espero baita.

  • Mahasti bat iragan maiatzean, Gatzaga Buradonen (Bastida). Artxiboko irudia: EITB

    Mahasti bat iragan maiatzean, Gatzaga Buradonen (Bastida). Artxiboko irudia: EITB

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur gauerdian, Araban izotz txikia egin dezakeelako, eta, izotz berantiarra denez, apirilaren erdialdean, nekazaritzan kalteak eragin ditzake.

Abisua asteazkeneko 10:00ak arte egongo da indarrean. Tarte horretan, termometroak zero gradura ere jaitsiko dira Gasteizen, eta antzeko balioak izango dituzte lurraldeko beste puntu batzuetan, Guardian esaterako, gradu bateko minimoa espero baita.

Anplitude termikoa handia izango da asteazkenean Araban, eta EAEko hiriburuan, adibidez, zero gradutik 14ra igaro daiteke termometroa, Euskalmetek aurreikusitako tenperatura maximoa.

Euskalmet Meteorologia Agentziaren arabera, tenperaturak nabarmen behera egin ondoren, asteazkenetik ostiralera gora egingo dute, baina larunbatean nabarmen jaitsiko dira berriro.

Sua piztuta Frantziako mahasti batean, izotz berantiarrari aurre egiteko. Artxiboko irudia: EITB

Sua piztuta Frantziako mahasti batean, izotz berantiarrari aurre egiteko. Artxiboko irudia: EITB

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN