Itxi

Gizartea

ARMAK

30 bat errifle atzeman dituzte Bilboko portuan, Erresuma Batura bidean

Agentziak | EITB MEDIA

Konfiskatutako 32 errifleek ez zituzten edukitza, merkataritza eta zirkulazio-baldintzak betetzen. Materiala garraiatzen zuen armagintza-enpresak arau-hauste administratibo bati egin behar dio aurre.

  • Atzemandako armetako bat. Argazkia: @gcivilbizkaia

    Atzemandako armetako bat. Argazkia: @gcivilbizkaia

Guardia Zibilak 32 errifle konfiskatu ditu Bilboko Portuan. Errifle horiek ez zituzten betetzen edukitza, merkataritza eta zirkulazio-baldintzak, eta Erresuma Batura bidean zeuden.

Salgaien kontrol fiskal batean egin dute operazioa, eta konfiskatutako errifleak Armak eta Lehergaiak Kontrolatzeko Unitatean utzi dituzte.

Bizkaiko Guardia Zibilak sare sozialetan jakinarazi duenez, materiala eramaten zuen armagintza-enpresak arau-hauste administratibo bati egin behar dio aurre.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN