Itxi

Gizartea

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bi emakumeri sexu erasoak egitea egotzita

EITB MEDIA

Gasteizko ostatu batean izan ziren emakumeen kontrako erasoak. Ondoren, bertaratu zen udaltzain bati ere eraso egin zion gizonezkoak.

48 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizen, bi emakumeri sexu erasoak egitea eta udaltzain baten kontrako atentatua leporatuta. Hiriko ostatu batean bi emakumeri ukituak egin ondoren, bertara joan zen udaltzain bat kolpatu zuen.

Gasteizko Udalak ohar batean jakinarazi duenez, atzo iluntzean izan ziren erasoak, ia gauerdian. Antza, bi emakumeri ukituak eta probokazio sexualak egin zizkien, haien baimenik gabe.

Udaltzaingoko agente bat gizonezkoa identifikatzen saiatu zenean, horrek uko egin eta eraso egin zion udaltzainari. Hori dela eta, sexu askatasunaren aurkako delituagatik eta autoritatearen aurkako atentatuagatik atxilotu zuten.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN