Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Donostia inguruko trafikoa bere onera itzuli da, istripu batek hiru bat kilometroko auto-ilarak sortu ostean

Agentziak | EITB MEDIA

Istripua 08:45ean gertatu da, Donostiako saihesbidean, baina auto-ilarak GI-40 errepidean ere izan dira. Ez da zauriturik izan.

  • Auto-ilarak GI-20 errepidean. Argazkia: @TrafikoEJGV

    Auto-ilarak GI-20 errepidean. Argazkia: @TrafikoEJGV

GI-20 errepidean bi eta hiru kilometro arteko auto-ilarak izan dira goizean, Donostiako saihesbidean, Bilborako noranzkoan, auto bat galtzadatik irten eta istripua izan baita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 08:45ean gertatu da, Donostiako saihesbidean, baina auto-ilarek GI-40 errepidean ere izan dute eragina.

Zirkulazioa bere ohiko egoerara bueltatu da 11:00 inguruan.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN