Itxi

Gizartea

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizonezko bat atxilotu dute Baionan, bortxaketa batekin zerikusia duelakoan

EITB MEDIA

Joan den astean izan zen erasoa, ostegunetik ostiralerako gauean, Xingar Feriaren ospakizunetan. Baionako prokuradoreak eguerdirako deitu duen agerraldian emango ditu xehetasunak.

  • Baiona, joan den astean.

    Baiona, joan den astean.

Gizonezko bat atxilotu dute Baionan, joan den astean emakume bati egindako sexu-erasoaren egilea delakoan. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, ostiral goizaldean izan omen zen bortxaketa, Xingar Feriaren lehendabiziko egunean.

Baionako Fiskaltza ari da kasua ikertzen, eta hiri horretako prokuradoreak agerraldia deitu du gaur eguerdirako.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN