Itxi

Gizartea

BIZKAIA

Gizon bat atxilotu dute, Leioan, pisukide bati olio irakina bota eta besteari mailuaz eraso egiteagatik

agencias | eitb media

Gizonak zauriak eragin zizkion biktimetako bati buruan, besaurrean eta saihetsetan; eta erredurak aurpegian eta lepoan, besteari.

Ertzaintzak 62 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Leioan pisukide bat mailuarekin jotzeagatik eta beste pisukide bati olioa irakiten jaurtitzeagatik.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi zaurituak ospitalera eraman zituzten, lehenengoa Urdulizera eta bigarrena Gurutzetara.

Gizonak mailuarekin jo zuen biktimetako bat, eta lesioak eragin zizkion buruan, besaurrean eta saihetsetan, eta besteari erredurak eragin zizkion aurpegian eta lepoan irakiten zegoen olioa jaurtita.

 

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN