Itxi

Gizartea

Meditarraneo itsasoa

Libiako kostazainen mehatxuak jaso dituela salatu du Aita Mariren tripulazioak

EITB MEDIA

EITBk jakin duenez, 14:30 aldera Aita Mari ontzia zegoen tokira gerturatu dira kostazain libiarrak, "Go Home!" oihukatuz, eta arma automatiko batekin mehatxu eginez.

  • Libiako kostazainen mehatxuak jaso dituela salatu du Aita Mariren tripulazioak

    Libiako kostazainen mehatxuak jaso dituela salatu du Aita Mariren tripulazioak

Itsas Salbamendua gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontziak 108 pertsona erreskatatu zituen iragan asteburuan Mediterraneo itsasoan, eta Salernoko (Italia) portura eraman zituen.

Hamabosgarren misioa egiten ari da erreskate ontzia, eta larunbat honetan Libiako kostazainen mehatxuak jaso dituzte bertako tripulatzaileek.

EITBk jakin duenez, 14:30 aldera Aita Mari zegoen tokira gerturatu dira kostazain libiarrak, "Go Home!" oihukatuz, eta arma automatiko batekin mehatxu eginez. Ez da mehatxuak jasotzen dituzten lehenengo aldia.

Horregatik, itxura guztien arabera, bihar ezingo dute erreskaterik egin.

108 migratzaile erreskatatu dituzte asteon

Aprilaren 5ean egin zuen Aita Marik azken erreskatea, eta italiar agintariek erreskatatutako migratzaileak Salernora eramateko agindu zuten.

Guztira, 84 gizon, 13 emakume eta 13 adingabe erreskatatu zituzten, "horietako asko egoera bereziki zaurgarrian".

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN