Gizartea
DELITUAK
EAEn burututako hamar lapurreta argitu dira, Martzillan bi gizonezko atxilotu ostean
EITB MEDIA
Iaz Gasteizen eta Errenterian egindako lapurretak dira guztiak. Atxilotutako bi gizonak kartzelan daude.
-
EAEn burututako hamar lapurreta argitu dira, Martzillan bi gizonezko atxilotu ostean
Foruzaingoak egindako ikerketa bati esker, iaz Gasteizen eta Errenterian burututako hainbat lapurreta argitzea lortu du Ertzaintzak. Izan ere, Martzillan bi gizon atxilotu zituzten foruzainek, gaizkile talde bateko kide zirelakoan. Biak ala biak espetxean daude orain.
Iazko urrian gertatu zen dena, AP-15ean. Tafallako patriula batek ibilgailu bat gelditu zuen, eta jabeak ez zeukan gidabaimenik. Gainera, gidabaimen faltsu bat aurkeztu zituen. Auto horretan zihoazen bi bidaiariek, bestalde, lapurretak egiteko erabiltzen diren erramintak eta jantziak zituzten.
Delitu zantzuak ikusita, Tafallako Poliziak epaile baten laguntza eskatu zuen, baimen judiziala lortu nahi zuelako bi atxilotuen sakelako telefonoak ikertu ahal izateko. Horien bitartez, Araban eta Gipuzkoan gutxienez hamar lapurreta egin zituztela frogatu zuten.
Egileak identifikatu, eta espetxera eraman zituzten, orduan. Poliziak ez du baztertu delitu ekintza gehiago egin izana.