Itxi

Gizartea

Irudi ikusgarriak

ETBk Lemoizko zentral nuklearreko lehen irudiak lortu ditu

I.G.

Bilbo

ETB Lemoizko zentral nuklearraren barruan sartu da, eta azpiegitura horretako lehenengo irudiak lortu ditu, egitasmoa bertan behera utzi eta 30 urte geroago.

01:41
Itxi eta 30 urtera, Lemoizek oraindik ez du irtenbide argirik

ETB Lemoizko zentral nuklearraren barruan sartu da, eta azpiegitura horretako lehenengo irudiak lortu ditu, egitasmoa bertan behera utzi eta 30 urte geroago.

Zentral nuklear horren ateak ez zituzten inoiz ireki, Felipe Gonzalezen Gobernuak 1984. urtean onartutako ekimen baten ondorioz. 1972. Urtean hasi ziren zentrala eraikitzen, Francoren diktadurak bultzatuta.

Lemoizko udalerrian eraiki zuten, Bilbotik 30 kilometrora, Bakio eta Armintza artean. Guztira 100 hektareako eraikina egin zuten, itsasoari begira.

Ondoko herrietako biztanleek gogor egin zuten egitasmoaren aurka. Mugimendu ekologistak eta ETA ere Lemoizen aurka aritu ziren. 1977ko uztailean 200.000 lagun kalera atera ziren egitasmo horren aurka egiteko.

1981. urtean, ETAk zentral nuklearreko ingeniari burua hil zuen.