Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Frantzian, Txantrean adingabe bat bortxatzea egotzita

EITB Media

Erasoa otsailaren amaieran gertatu zen, Iruñeko auzoko alokairuko etxebizitza batean. Gizonak Iruñetik eta Estatu espainiarretik ihes egin izanaren zantzuak zituztenez, hura bilatzeko eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuten.

Gizon bat atxilotu dute Frantzian, otsailaren amaieran Iruñeko Txantrea auzoan adingabe bat bortxatzea egotzita.

Orduan, 16 urteko neska batek salatu zuen bortxatu egin zutela auzo horretako etxebizitza batean, eta, ordutik, Iruñeko Udaltzaingoa lanean aritu da ustezko egilea aurkitzeko.

Nafarroako egunkariek aurreratutako informazioen arabera, gizonak Iruñetik eta Estatu espainiarretik ere ihes egin izanaren zantzuak zituztenez, hura bilatzeko eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuten. Espainiako Poliziari laguntza eskatu zitzaion, eta, hark aldi berean, Frantziako Poliziari. Azkenean, susmagarria, 33 urteko gizon bat, Frantzian aurkitu eta atxilotu dute.

Ustezko bortxatzailea epailearen esku utzi dute Frantzian, eta hark erabakiko du Espainiako Estatura estraditatuko duen eta noiz egingo duen. 

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN