Itxi

Gizartea

GERTAERA

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Irungo etxebizitza batean, indarkeria zantzuekin

EITB MEDIA

EITBk jakin duenez, gorpua ahoa estalita eta aulki bati lotuta zegoen.

  • Pinudi kaleko eraikin batean agertu zen gorpua. Argazkia: EFE

    Pinudi kaleko eraikin batean agertu zen gorpua. Argazkia: EFE

Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo arratsaldean Irungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean, indarkeria zantzuekin. EITBk jakin duenez, gorpua ahoa estalita eta aulki bati lotuta zegoen.

San Miguel auzoko Pinudi kaleko etxebizitza batean aurkitu zuten hilotza, eta gaur goizean, ikerketa taldeko hainbat ertzain bertan egon dira, kasua argitzen lagundu dezaketen aztarna bila.

Sekretupean dago ikerketa.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN