Itxi

Gizartea

'BRETON' AUZIA

Anagrama argitaletxeak Bretoni buruzko liburua zabaltzeko eskubidea duela berretsi du Bartzelonako Auzitegiak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Joan den martxoan, Anagrama argitaletxeak 'sine die' bertan behera utzi zion 'Jose Breton' auziari buruz Luisge Martinek idatzitako 'El odio' liburua banatzeari. Bi seme-alabak hiltzeagatik kondenatuta dago Breton, eta liburu horretan krimena egin izana aitortu du, lehen aldiz.

  • Jose Breton, epaiketan. Artxiboko irudia.

    Jose Breton, epaiketan. Artxiboko irudia.

Bartzelonako Lurralde Auzitegi Nagusiak atzera bota du Fiskaltzak jarritako errekurtsoa eta berretsi du Anagrama argitaletxeak baduela eskubidea Jose Bretonen kasuari buruzko El odio liburua zabaltzeko. 2011n adin txikiko bi seme-alabak hiltzeagatik zigortuta dago Breton, eta liburuan hilketak egin izana aitortu du, lehen aldiz.

Joan den martxoaren 24an, Bartzelonako Lehen Instantziako Auzitegiak atzera bota zuen Adin Txikikoen Fiskaltzak liburuaren banaketa behin-behinean gelditzeko egindako eskaria. Liburuaren edukian sartu gabe, argitaletxearen adierazpen askatasunean oinarritu zuen epaia epaileak.

Ondoren, Bartzelonako Auzitegi Nagusira jo zuen Fiskaltzak, eta hark ere ebatzi du Anagramak baduela liburua banatzeko eskubidea.

Lehendabiziko ebazpenaren ondoren, Anagrama argitaletxeak 'sine die' bertan behera utzi zion Luisge Martinek idatzitako El odio liburuaren zabaltzeari. "Lana argitaratzeko eskubidea" dutela nabarmenduta, ebazpen judizialen zain geratzea erabaki zuten. Orain, ikusteko dago zer erabaki hartuko duten.

Liburuaren berri izan zuenean, Ruth Ortiz hildako umeen amak Cordobako Fiskaltzaren aurrean babesa eskatu eta liburuaren argitalpena gelditzeko eskaria aurkeztu zuen. Anagramak egoitza nagusia Bartzelonan duenez, hango Fiskaltzari igorri zion eskaria Cordobakoak.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN