Itxi

Gizartea

AIRE TRAFIKOA

Hegaldi bat bertan behera utzi eta hainbat desbideratu dituzte Loiun eta Hondarribian, behe-lainoa dela eta

EITB Media

Madrildik zetorren goizeko lehen hegazkinak ezin izan du lur hartu lainoagatik, eta, ondorioz, Madrilera joatekoa zen hegaldia ere bertan behera geratu da.

  • Bilboko aireportuko pantaila, gaur.

    Bilboko aireportuko pantaila, gaur. Argazkia: EITB Media

Gaur goizean, kostaldea estali duen behe-lainoak Loiuko eta Hondarribiko aireportuetan hegaldiak desbideratzea eta bertan behera uztea eragin du, Aenak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Bilboko aireportuan, Madrildik iristekoa zen hegazkinak 07:35ean hartu behar zuen lurra, baina, lainoa zela eta, ezin izan du lurreratu eta Madrilera itzuli da. Ondorioz, Madrilera joatekoa zen hegaldia (Air Europa) ere bertan behera geratu da.

Gainera, hainbat hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu behar izan dituzte. Palmatik, Sevillatik eta Bartzelonatik zetozen Vueling konpainiako hiru hegazkin Gasteizera bideratu dituzte. Halaber, Erromatik atera eta 08:00etan Loiun lur hartu behar zuen hegazkina Zaragozara bideratu dute, eta 08:30ean Madriletik (Iberia) iristekoa zen hegazkina Barajasera itzuli da.

Bestalde, goizeko lehen orduan Hondarribian lur hartzekoak ziren bi hegazkinak (Madril eta Bartzelona) jatorrizko aireportuetara itzuli dira.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN