Gizartea
Trafikoa
Hendaia eta Ziburu lotzen dituen D-912 errepidea itxi dute, lur mugimenduengatik, berriro abisua eman arte
EITB MEDIA
Dirudienez, sei bat zentimetroko mugimendua izan da gaurkoa, eta bidearen zati bat hondoratu da. Itxita dagoen bitartean, trafikoa Urruñatik Donibane Lohizunera doan errepidetik bideratuko dute.
-
Hendaia eta Ziburu lotzen dituen D-912 errepidea itxi dute
Hendaia eta Ziburu lotzen dituen kostaldeko errepidea (D-912) itxi dute, lur mugimenduengatik, berriro abisua eman arte, bidearen zati bat hondoratu baita, Zokoa eta Ziburu artean.
Mugimenduak neurtzen aritzen den lantaldeak intzidentzia bat atzeman ostean hartu dute errepidea zarratzeko hartu du erabakia Pirinio Atlantikoetako departamenduak. Izan ere, azken urteetan Ziburu eta Hendaia arteko errepideak sakon aztertzen ari dira, lur irristatzeak gertatu izan direlako.
Esan bezala, gaurko honetan ere ezohiko mugimenduak sumatu dituzte errepidean, eta eguerdian itxi dute, D-913ko biribilgunetik Juantcho kanpineraino. Dirudienez, sei bat zentimetroko mugimendua izan da gaurkoa. Dena den, datorren astelehenean horri buruzko xehetasun gehiago emango ditu aditu talde batek.
Itxita dagoen bitartean, trafikoa Urruñatik Donibane Lohizunera doan errepidetik bideratuko dute.