Itxi

Gizartea

ITZULIA

Trafiko etenaldiak Itzuliagatik astelehen honetan, Gasteizen

eitb media

Erlojuaren aurkako proba egingo dute 14:15etik 17:45era, baina trafikoa 11:30etik aurrera geldituko dute zenbait puntutan.

  • Itzulia. Argazkia: EITB

    Itzulia. Argazkia: EITB

Euskal Herriko Itzulia hasiko da astelehen honetan Gasteizen, eta horrek trafiko eragozpenak sortuko ditu Arabako hiriburuan goizetik hasi eta arratsaldera arte.

Hori dela eta, Udalak jakinarazi du lasterketaren aurretik eta proba amaitu arte hainbat kale eta errepide itxiko dituztenez, inguru horietara ez hurbiltzeko eta beste kale batzuetatik joateko gomendatzen dietela gidariei.

Hau izango da lasterketaren ibilbidea (14:15etik 17:45era): Fernando Buesa Arena pabiloia (Gasteiz) – Fernando Buesa Arenako aparkalekua – Zurbanoko atea – A-4001 errepidea – A-2134 errepidea – A-3008 errepidea – Artzubiaga – Uribarri Arratzua – A-3010 errepidea – Lubinau – Jungitu – Ilarratza – N-104 errepidea – A-2134 errepidea – A-4001 errepidea – Zurbanoko atea – Fernando Buesa Arenako aparkalekua (Gasteiz).

Hala, aipatu ibilbidean trafikoa itxita egongo da 11:30etik 18:00etara (edo proba amaitu arte). Neurriak berdin eragingo die garraio publikoari eta larrialdi zerbitzuei ere.

Trafiko etenaldiak:

- Uleta kalea, Maite Zuñiga kalearen eta Bivere apezpikuaren kalearen artean, erabat moztuta geratuko da apirilaren 5eko 09:00etatik (larunbata) apirilaren 12ko 12:00etara (larunbata).

- Zurbanoko atea trafikorako moztuta egongo da apirilaren 7ko (astelehena) 11:30etik 18:00etara (edo proba amaitu arte), bi noranzkoetan, Hezeguneen ibilbidearen eta A-4001 errepidearen artean.

- Kontzeju kalea trafikorako moztuta egongo da apirilaren 7ko (astelehena) 11:30etik 18:00etara (edo proba amaitu arte), Larragana kalearen eta Zurbanoko atearen artean.

- Elorriagako atetik, Nadine Gordimer kaletik eta Brusela etorbidetik N-104 errepiderako sarbidea trafikorako moztuta egongo da apirilaren 7ko (astelehena) 11:30etik 18:00etara (edo proba amaitu arte), baimendutako ibilgailuen kasuan izan ezik.

- Biosferaren ibilbidea trafikorako moztuta egongo da apirilaren 6ko (igandea) 16:15etik apirilaren 7ko (astelehena) 22:00etara, Ataria zentroko aparkalekuaren eta kalearen amaieraren artean.

- Debekatuta aparkatzea:

Apirilaren 5eko (larunbata) 20:00etatik apirilaren 7ko (astelehena) 22:00ak arte, Biosferaren ibilbidean, Ataria zentroko aparkalekuaren eta kalearen amaieraren artean.

Apirilaren 5eko (larunbata) 20:00etatik apirilaren 6ko (igandea) 22:00ak arte, Fernando Buesa Arenaren aparkalekuko sektore batean, aparkalekuko lehen sarbidetik eta sarrera nagusitik oso hurbil.

Apirilaren 6ko (igandea) 22:00etatik apirilaren 7ko (astelehena) 19:00ak arte, Kontzeju kalean, Larragana kalearen eta Zurbanoko atearen artean.

Apirilaren 6ko (igandea) 22:00etatik apirilaren 7ko (astelehena) 22:00ak arte, Zurbanoko atean, bi noranzkoetan, Hezeguneen ibilbidearen eta A-4001 errepidearen artean.

Fernando Buesa Arenako aparkalekuan debekatuta egongo da ibilgailuak aparkatzea, bai eta bertara sartzea ere, apirilaren 6ko (igandea) 22:00etatik apirilaren 7ko (astelehena) 22:00etara bitartean.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN