Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Anoetan beste bat labana batekin zauritzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ostegun goizean gertatu zen erasoa. Lepoan zauritu zuen gizona, eta eritxera eraman behar izan zuten.

Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostegunean Anoetan (Gipuzkoa), etxe batean lapurretan ari zirenean gizon bati arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Lepoan zauritu zuen gizona, eta eritxera eraman behar izan zuten.

Segurtasun Sailaren arabera, osteguneko 10:00ak aldera jakinarazi zioten Ertzaintzari Anoetako etxebizitza batean arma zuriz zauritutako gizon gazte bat zegoela.

Bertaratu zen herritarren babeserako patruila batek artatu zuen hasiera batean biktima, lepoan zuen zauri batetik odola zeriola baitzegoen. Zaurien garrantzia ikusita, baina, erietxera eraman behar izan zuten gero.

Agenteek egiaztatu zutenez, bertan identifikatutako beste gizon batek egin zizkion zauriak, biak borrokan hasi zirenean etxean bertan aurkitu zuten aizto batekin.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN