Gizartea
Istripua
63 urteko txirrindulari bat hil da Etxaurin, ibilgailu batek harrapatuta
Agentziak | EITB Media
Gizona bizikletan zihoala harrapatu du ibilgailu batek, NA-7110 errepidean, Etxauri parean.
63 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean NA-7110 errepidean, Etxauri parean, bizikletan zihoala ibilgailu batek harrapatuta.
SOS Nafarroa 112 zerbitzuak 19:46an jaso du deia, eta anbulantzia medikalizatu bat, Orkoiengo mediku talde bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Larrialdi-zerbitzuak gizona suspertzen saiatu dira, baina bihotz-biriketako bizkortzeak ez du emaitzarik eman eta bertan hil da.
Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutuan egingo zaio autopsia hildakoari. Foruzaingoaren Argiketa taldeak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.