Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Lau ibilgailuk istripua izan dute Andoainen eta auto ilara luzeak sortu dira N-1 errepidean

EITB Media

Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi dute Donostiara bidean, eta bost kilometrorainoko ilarak sortu dira. Dena den, ez da inor zauritu.

Lau ibilgailuren arteko istripua gertatu da gaur goizean N-1 errepidean, Andoain parean, eta horrek ilara luzeak eragin ditu Donostiara bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 07:30ean gertatu da.

Istripuaren ondorioz, hiru erreietako bat itxi dute Donostiara bidean. Hori dela eta, bost kilometrorainoko ilarak sortu dira.

Dena den, ez da inor zauritu.