Itxi

Gizartea

Sutea

Zazpi pertsona artatu dituzte eta eraikin bat erortzeko arriskuan dago Zornotzan, sute baten ondorioz

EITB MEDIA

09:45 aldera piztu da sua, eta eraikina jendez hustu badute ere, zazpi pertsona artatu behar izan dituzte. Horietako lau, gainera, ospitalera eraman dituzte.

0:24
Sutea izan den eraikinaren irudia

Sute bat izan da goizean Zornotzan, Luis Urrengoetxea kaleko etxebizitza batean, EITB Mediak jakin duenez.

09:45 aldera piztu da sua, eta eraikina jendez hustu badute ere, zazpi pertsona artatu behar izan dituzte. Horietako lau, gainera, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Segurtasun Sailaren arabera, hiru solairuko eraikin baten lehen solairuko etxebizitza batean gertatu da sutea, Zornotza erdigunean.

13:00etarako itzali dute sua, baina suhiltzaileek eraikina itxi dute, erortzeko arriskuan dagoelako, eta kale hori itxi dute.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN