Itxi

Gizartea

Trafikoa

Zabaldu dute A-15 errepidea, bi noranzkoetan, furgoneta batek izan duen istripuaren ondoren

eitb

Ibilgailua kendu eta errepidea garbitu ondoren, errepidea zabalik gelditu da eta sortutako auto-ilarak gutxitzen hasi dira. Istripuak ez du zauriturik eragin.

  • Istripua izan den inguruko mapa. Argazkia: Segurtasun Saila.

    Istripua izan den inguruko mapa. Argazkia: Segurtasun Saila.

Furgoneta batek istripua izan du A-15 errepidean Berastegi (Gipuzkoa) inguruan eta irauli egin da.

Errepidea erabat itxita egon da hainbat orduz bi noranzkoetan eta 18:50ak aldera zabaldu dute, ibilgailua kendu eta galtzada garbitu dutenean. 

Istripuan ez da inor zauritu, baina auto-ilarak sortu dira. Errepidea zabaldu ondoren trafikoa bere onera joaten hasi da.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN