Itxi

Gizartea

'Breton auzia'

Anagramak Jose Bretoni buruzko liburua banatzeari utzi dio

AGENTZIAK | EITB Media

"El odio" Luisge Martin idazlearen lana "sine die" ez saltzea erabaki du argitaletxeak.

  • Jose Breton, artxiboko argazki batean. EITB

    Jose Breton, artxiboko argazki batean. EITB

Anagrama argitaletxeak bertan behera utzi du 'Jose Breton auzia'ri buruz Luisge Martinen El odio liburuaren banaketa. Bi seme-alabak hiltzeagatik kondenatuta dago Breton, eta liburu horretan krimena egin izana aitortu du, lehen aldiz.

Ohar batean, Anagramak azaldu du "borondatez" hartu duela erabakia, eta bat egiten duela liburuaren banaketaren aurka Fiskaltzak egindako eskaerekin.

Argitaletxeak data jakinik ezarri gabe utzi du bertan behera liburuaren banaketa.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN