Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Berriro zabaldu dute N-I errepidea, Beasain pareko zatian, kamioi istripu baten ondorioz itxita egon ondoren

Agentziak | EITB Media

Kamioiak zamaren zati bat galdu du, 19:45ean, eta auto-ilarak sortu dira. 22:00 aldera errepidea berriro zabaldu dute, baina errei batek itxita jarraitzen du.

N-I errepidea itxi behar izan dute Beasainen (Gipuzkoa), Gasteizerako noranzkoan, kamioi batek istripua izan duelako, Eusko Jarularitzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Kamioiak zamaren zati bat galdu du, 19:45ean, eta auto-ilarak sortu dira. 22:00 aldera errepidea berriro zabaldu dute, baina errei batek itxita jarraitzen du.

Ezbeharrean ez da inor zauritu, iturriek zehaztu dutenez.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN