Gizartea
Nafarroa
51 urteko emakume bat zauritu da Valtierran, bi autok elkarren aurka talka eginda
Agentziak | EITB MEDIA
Istripua 15:50ean gertatu da, eta zauritutako emakumea Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dute, besoan traumatismoa eta belaunean kolpea zituela.
51 urteko emakume bat zauritu da ostegun honetan N-121 errepidean, Valtierra parean, bi ibilgailuk talka eginda.
Larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez, istripua 15:50ean gertatu da, eta emakumea Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dute, besoan traumatismoa eta belaunean kolpea zituela. Lesioen pronostikoa erreserbatua da.
Tuterako suhiltzaileak, anbulantzia bat, Valtierrako mediku taldea eta Foruzaingoa bertaratu dira ezbeharraren lekura.