Gizartea
Ertzaintza
11 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian droga-trafikoaren aurkako operazio batean
Agentziak | EITB media
Operazioak irekita jarraitzen du, eta hainbat miaketa egin dituzte ertzainek, substantzia estupefaziente "ugari" atzemanez.
-
Artxiboko irudia: Ertzaintza
Ertzaintzak 11 pertsona atxilotu ditu Bizkaiko hainbat udalerritan, gaur droga-trafikoaren aurka egiten ari den operazio batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Operazioak zabalik jarraitzen du, eta hainbat miaketa egin dituzte ertzainek, substantzia estupefaziente "ugari" atzemanez. ETBk jakinarazi ahal izan duenez, atxiloketa eta miaketa horietako batzuk Barakaldon, Bilbon eta Trapagaranen izan dira.
Polizia-eginbideak amaitutakoan atxilotuak epaitegira eramango dituzte, eta hark sumario-sekretua ezarri du.