Gizartea
Trafiko istripua
Pertsona bat hil da AP-8an, Berriz parean izan den trafiko istripu batean
EITB Media
Dirudienez, autoa errepidetik atera da, eta su hartu du. Ibilgailu barruan zegoen laguna unean bertan zendu da.
-
AP-8 autobidean, Berrizen, izan da istripua.
Istripu larria gertatu da gaur arratsaldean AP-8 autobidean, Berrizen, ezbehar horretan pertsona bat hil baita, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Dirudienez, autoa errepidetik atera da, eta su hartu du. Ibilgailu barruan zegoen laguna bertan zendu da.
Autobidea itxita egon da Bilborako noranzkoan, eta auto ilarak sortu dira. Trafikoa N-634 errepidetik desbideratu dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua zerk eragin duen argitzeko.