Itxi

Gizartea

EAEko Auzitegi Nagusia

Ertzaintzako 20 goi kargudunen izendapenak bertan behera utzi dituzte

Erredakzioa

Epai horrek Ertzaintzako Gipuzkoako eta Arabako lurralde agintariei eragingo die, besteak beste.

  • Ertzainak. Argazkia: EITB

Bilboko epaitegi batek Ertzaintzako 20 goi kargudunen izendapenak baliogabetu ditu. Epai horrek eragin zabala izango du Ertzaintzaren barruan, besteak beste, Ertzaintzako Gipuzkoako eta Arabako Lurralde Burutzetan, Brigada Mugikorreko Unitateetan, Minoien sekzioan eta hainbat ertzain etxetan.

Herrizaingo Sailak zerbitzu eginkizunetarako egindako izendapenak bertan behera uztea erabaki du Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 6. Epaitegiak. Sistema horren bitartez, intendenteak, komisarioak eta lurralde arduradunak izendatu ditu Herrizaingo Sailak.

Epaian irakur daitekeenez, hainbat irizpide bete behar dira izendapenak zerbitzu eginkizun bidez egiteko; izan ere salbuespenezko erabakia da, eta, esaterako, postu berri bat izendatzea presazkoa denean hartu ohi da.

Epailearen iritziz, aipaturiko 20 kasu horietan sistema hori erabiltzea ez dago justifikatuta.

Otsailean komisario eta intendente postuetatik bota zituzten bi ertzainek jarri zuten salaketa Bilboko auzitegian.