Itxi

Gizartea

Noos auzia

Aldez aurretik pentsatutako delituzko egintza egotzi diote Urdangarini

Erredakzioa

Horrachen ustez, Palmako dukeak eta Diego Torres kide ohiak Noos erakundetik guztira hartutako diru publikoa ordaindu behar diete diru-kutxa publikoei: 8.189.448 milioi.

  • Iñaki Urdangarin Palmako dukea eta Diego Torres haren kide ohia.

    Iñaki Urdangarin Palmako dukea eta Diego Torres haren kide ohia. EFE

Pedro Horrach iruzurraren aurkako fiskalak Iñaki Urdangarini eta Diego Torres Noos erakundean haren kide ohia zenari "aldez aurretik pentsatutako delituzko jarduera" egotzi dio, ustez Balearretako eta Valentziako Gobernuekin hitzarmenak sinatzearen bitartez diru publikoa hartzeagatik.

Horrachen ustez, Palmako dukeak eta Diego Torres kide ohiak Noos erakundetik guztira hartutako diru publikoa ordaindu behar diete diru-kutxa publikoei: 8.189.448 milioi euroko fidantza zibila.

Fiskalak hori proposatu dio Jose Castro Noos auzia daraman Palmako epaileari, 234 orrialdeko idatzi baten bidez. Bertan fidantza eskaera justifikatu du, ustezko delituen "diruzko erantzukizunak" ziurtatzearen beharra nabarmendu du.

Ministerio Publikoko ordezkariak, Castrori bi gizonezkoen "ondasunak kentzea" eskatzea esan dio, 8,18 milioi euroak lortu arte.

Horrachek esan duenez, Noos erakundea irabazi asmorik gabe sortu zen, diru publikoaren sarbideari "babesa" emateko asmoz, merkataritza erakundeei jarri diezazkieten kontrolak saihestuta.

20 egun fidantzaren aurkako alegazioak aurkezteko

Jose Castro epaileak 20 eguneko epea jarri die Iñaki Urdangarin Palmako dukearen eta Diego Torres haren kide ohiaren abokatuei 8,2 milioi euroko fidantza eskaeraren aurrean alegazioak aurkezteko.