Gizartea
Sutea
Sute batek kalte larriak eragin ditu Igorreko baserri batean
EITB MEDIA
Etxebizitzaren tximinian piztu da sua, eta teilatua kiskali du. Hala ere, ez da inor zauritu.
-
Sutea Igorreko baserri batean. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Sutea piztu da 15:45ean Igorreko Loiate auzoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Sutean ez da inor zauritu, baina bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Incendio caserío, Loiate #Igorre #Bomberos en camino
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) March 15, 2025
Baserri bateko sutea Igorren #Suhiltzaileak bidean
Bi solairuko baserri bateko tximinian piztu da sua, arratsaldean, eta kalte material larriak eragin ditu.