Itxi

Etxegabetzeak

Hipoteken legea

Etxegabetzeen inguruko neurriak 'bidezkoak' direla defendatu du Rajoyk

Erredakzioa

Joan den ostegunean Ministroen Kontseiluan onartutako neurriak "bidezkoak eta zentzukoak" direla uste du.

00:57
Espainiak bizi duen krisi larria izan dute mintzagai Rajoyk eta Rousseffek

Hipoteken Legea aldatzeko neurrien inguruan Mariano Rajoy Gobernuko presidentea alderdi guztiak entzuteko prest azaldu da eta dagoeneko etxegabetzeen inguruan harturiko neurriak "bidezkoak" direla defendatu du, epe motzera arazoak konpontzen dituela eta ekonomiari kalte egiten ez diotela iritzita.

Dilma Rousseff Brasilgo presidentearekin bildu ostean emandako prentsaurrekoan, hipoteken legearen erreforma egingo ote duten galdetu diote Espainiako presidenteari, izan ere, bankuek dagoeneko horrek izan ditzakeen ondorioen inguruan ohartarazi dute.

Rajoyk esan duenez, bere Gobernua Espainiako historian horrelako neurriak hartu dituen lehena da eta herritarren ahalik eta arazo gehien konpontzea euren eginkizuna dela onartu du, baina betiere arazo handiagoak sortu gabe.

Horren iritziz, joan den ostegunean Ministroen Kontseiluan harturiko neurriak "bidezkoak eta zentzukoak" dira eta "eraginkorrak" izango direla uste du.

Halaber, neurriak arrazoi humanitarioak aintzat hartuz hartu direla azaldu du eta familia askok bizi duten egoera hobetzeko balio izango dutela gaineratu du, etxebizitzak alokatzeko funtsa adibidetzat jarriz.

Ekimen horien eztabaida orain Gorteetan dagoela azaldu du eta alderdi guztiei entzuteko prest azaldu da.