Itxi

Gizartea

Drogak

1,4 tona kalamu-polen atzeman dituzte Biriatuko mugan, kamioi batean ezkutatuta

Agentziak | EITB Media

Joan den igandean konfiskatu zuten, A-63 errepideko ordainlekuan, trafiko-kontrol batean, 21:00ak aldera, eta kamioilaria atxilotu zuten. Uste da atzemandako kopuruak 14 milioi euroko balioa duela merkatuan.

Lapurdiko agintariek gaur jakitera emani dutenez, 1,4 tona kalamu-polen atzeman dituzte Biriatuko mugan, Espainiako Estatutik zetorren kamioi batean ezkutatuta.

Baionako Fiskaltzaren arabera, igandean konfiskatu zuten, A-63 errepideko ordainlekuan, 21:00ak aldera, eta kamioilaria atxilotu zuten.

France Bleu kateak adierazi duenez, atxilotua Espainiako Estatuko herritar bat da. Kalkuluen arabera, atzemandako 1,4 tonek 14 milioi euroko balioa dute merkatuan.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN