Gizartea
Ekimena
Kutxabank bezala jokatzeko eskatu diote gainontzeko bankuei
Erredakzioa
Kaleratzeak Stop plataformak ongi hartu du Kutxabankeko ekimena baina irtenbidea legearen erreformak ekarriko duela azpimarratu du.
-
Bizkaiko Stop Kaleratzeak plataformak ongi hartu du Kutxabankeko ekimena. Argazkia: EITB
Bizkaiko Kaleratzeak Stop plataformak Kutxabank eta Euskadiko Kutxa bezala jokatzeko eta hipoteka-betearazpenak aurrera ez eramateko eskatu die gainontzeko finantza-erakundeei. Hala ere, behin betirako irtenbidea legearen erreformak bakarrik ekarriko duela azpimarratu du.
Plataformak ongi hartu du Kutxabankeko ekimena baina benetako konponbidea legea aldatuta bakarrik lor daitekeela nabarmendu du.