Itxi

Gizartea

Arrazismoa

19 urteko bi gizonezko ikertzen ari da Ertzaintza Reale Arenan Viniciusi irain arrazistak egiteagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Errege Kopako joaneko partidan entzun eta ikusi zituzten Real Madrileko jokalariaren aurkako irain eta keinu arrazistak.

  • Realaren eta Real Madrilen arteko otsailaren 26ko partidua

    Realaren eta Real Madrilen arteko otsailaren 26ko partidua. Argazkia: EFE

Ertzaintza 19 urteko bi gizonezko ikertzen ari da, Real Madril taldeko Vinicius Junior jokalariari Reale Arenan irain arrazistak egiteagatik. Errege Kopako joaneko partidan entzun eta ikusi zituzten jokalari horren aurkako irain eta keinu arrazistak.

EA Sports Ligak salaketa jarri eta gero hasi zuten ikerketa. Ertzaintzara jo zuten, hain zuzen ere, frogak jaso ostean, otsailaren 26ko norgehiagokan irain arrazistak egon zirela salatzeko.

Irudiak aztertu eta bi gazte horien ezpainak irakurrita baieztatu zutenaren arabera, Viniciusen aurkako irainak egin zituzten.

Behin salaketa esku artean zuela, Ertzaintzak eraso arrazista horren egileak identifikatu ditu eta auzia epaitegira bideratu du, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN