Gizartea
Izualdia
Ez, ez dago zonbirik Derioko hilerrian
EITB MEDIA
Hilobi batetik ateratzeko laguntza eskatu duen pertsona baten erreskatearen berri emateko Bizkaiko Suhiltzaileek X sare sozialean zabaldutako post batek harrabotsa eragin du erabiltzaileen artean, eta suhiltzaileek umorez erantzun dute gertatutakoa argitzeko.
-
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Bizkaiko Suhiltzaileek X sare sozialean gaur arratsaldean argitaratutako iruzkin batekin harrituta geratu dira erabiltzaile asko. Hauxe zioen:
Petición de ayuda a persona en interior de tumba para salir, cementerio de #Derio#Bomberos en camino
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) March 8, 2025
Pertsona bat hilobi batetik irtetzeko laguntza eskaten, Derioko hilobian #Suhiltzaileak bidean
Argitalpenak iruzkin eta txantxa ugari jaso ditu berehala. Derioko hilerrian zonbiak egoteko aukera baztertu gabe, aho bete hortz, hauxe esan dute erabiltzaileek, txantxetan: "Irabazteko ez bada, euskaldunek ez dute ezkutaketara jolasten", "Ez zegoen hilda, parrandan zebilen" edo "Siesta izorratu diozue".
Suhiltzaileen mezuak, baina, bazuen azalpenik: pertsona bat ehorzleku batera erori da.
14:00ak jota zirenean eman diete horren berri larrialdi zerbitzuei, eta Bizkaiko Suhiltzaileak Derioko hilerrira joan dira. Ordurako, ordea, hobitik kanpo zegoen bertara jausi den langilea.
Postak eragindako harrabotsari erantzunez, eta gertatutakoa argitze aldera, Bizkaiko Suhiltzaileek beste mezu bat zabaldu dute ordu batzuk geroago, Derion zonbirik ez dagoela jakinarazteko:
Sentimos decepcionar a muchos seguidores, pero no, no hay zombies en #Derio
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) March 8, 2025
No es la primera vez que piden ayuda porque alguien ha caído dentro de un tumba en fin de semana
Y está vez ha salido con ayuda de P.M.
Como compensación hemos recreado la posible intervención con I.A. ¿ https://t.co/DAUUW4hdZN pic.twitter.com/gDJD12zRP2