Itxi

Gizartea

Nafarroa

Lau gizonezko atxilotu dituzte Iruñeko joko areto batean iruzur egitea egotzita

agentziak | eitb media

15.500 euro lortu zituzten erruleta manipulatuz. Epaileak libre utzi zituen bere aurretik igaro ostean.

  • Joko aretoa. Argazkia: FOruzaingoa

    Joko aretoa. Argazkia: FOruzaingoa

Foruzaingoak lau gizonezko atxilotu ditu Iruñeko joko areto batean iruzur egitea leporatuta, eta gaizkile talde ibiltari bateko kideak direla gaineratu du.

Aretoaren arduradunak salatu zuen hiru gizonezkok 15.500 euroko iruzurra egin zutela erruleta manipulatuta, eta orduan hasi zen Foruzaingoaren ikerketa.

32 eta 42 urte arteko atxilotuak horien delitu aurrekariei esker identifikatu zituzten, zaintza kameren irudiak baliatuta. Atxilotuak joko aretora itzuli ziren, erruletan jokatzera, eta bertan atzeman zituzten.

Foruzainek 50 euroko 48 billete aurkitu zituzten atxilotuen ibilgailuan, ustez joko aretoan iruzur eginez bildutakoak.

Epailearen esku utzi ostean, libre geratu ziren.

 

 

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN