Itxi

Gizartea

Tragedia Barakaldon

Amaia Egañaren etxea duela urtebetetik salgai zegoen Interneten

Erredakzioa

Etxegabetu egin behar zutelako bere buruaz beste egin duen emakumearen etxearen hasierako prezioa 233.180 eurokoa zen.

  • Amaia Egañaren etxea duela urtebetetik salgai zegoen Interneten

    Gertakizunak izan diren lekua, Barakaldon. Argazkia: EFE

Amaia Egaña Barakaldon etxegabetu behar zutelako bere buruaz beste egin duen emakumearen etxea Interneten salgai zegoen 2011tik.

La Caixaren servihabitat.com higiezinen webguneak Egañaren etxea eskaintzen zuen; 323.180 euroren truke. Arteen eta Ofizioen Eskolen kalean dago.

Enpresa horrek bere webgunetik kendu egin du Egañaren etxearen eskaintza, Barakaldon eskaintzen zituen lauetako bat.

Egañak (Barakaldon bizi zen eta 53 urte zituen) laugarren pisutik salto egin du, gaur goizean etxegabetze ordena gauzatu behar zela eta, larrituta zegoelako.

Jose Manuel Asensio Barakaldoko Udaleko Segurtasun zinegotzi ohiarekin eta semearekin (21 urte ditu)bizi zen biktima.