Itxi

Gizartea

54,7 egunera

Osakidetzan ebakuntza egiteko itxaronaldia igo egin da

Erredakzioa

Euskadiko hamar ospitaleen artean bakar baten jaitsi da batez besteko itxaronaldia: Arabako Unibertsitate Ospitalean itxaronaldia 2,6 egunean jaitsi da.

  • Osakidetza | Ebakuntza egiteko batez besteko itxaronaldia igo egin da

    Batezbesteko itxaroladia 54,7 egunekoa da Osakidetzan. EITB.

Osakidetzan ebakuntza egiteko batez besteko itxaronaldia 6,7 egunetan igo da urteko hirugarren hiruhilekoan, 54,7ra iritsi arte,

Datuak Osakidetzak bere webgunean argitaratutako 2008-2011ko txostenean agertzen dira. Txostenean ekainetik irailerako batez besteko itxaronaldiaren datuak daude.

Zehazki, 2012ko ekainean, Euskadiko ospitale publikoaetan ebakuntza egiteko batez besteko itxaronaldia 48 egunekoa zen, eta irailean, berriz, 54,7 egunekoa. Hala ere, azken datu hori Legebiltzarrean 2011n aurezketutako planeko 55 egunen azpitik dago.

Zentroak

Euskadiko hamar ospitaleen artean bakar baten jaitsi da batez besteko itxaronaldia: Arabako Unibertsitate Ospitaleko itxaronaldia 2,6 egunean jaitsi da eta 52,2 egunekoa da.

Gainontzeko ospitaleetan itxaronaldia igo egin da. Aipatzekoak dira Debako Ospitaleko batez besteko itxaronaldia 60,2 egunekoa zela irailean, ekainean 35,5ekoa zenean; eta Gurutzetako Ospitalekoa, 37,9 egunekoa ekainean, eta 56,2koa irailean.