Itxi

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon gazte atxilotu dituzte neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik, Gasteizen

agentziak | eitb media

Ostegunean atxilotu zituzten, eta epailearen esku utzi dituzte jada.

Ertzaintzak bi gizon gazte atxilotu zituen atzo Gasteizen, sexu-erasoa leporatuta, eta epailearen esku utzi ditu jada, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Dirudienez, neska adingabe bati sexu-erasoa egin ondoren, Ertzaintzak Gasteizen atzeman zituen bi ustezko egileak. Ertzainetxean beharrezko eginbideak betetakoan, ostiralean bertan eraman zituzten epailearen aurrera.

 

 

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN