Itxi

Gizartea

Frantziskoren osasun egoera

Aita santua "egoera kritikoan" dago oraindik, baina "egonkor"

AGENTZIAK | EITB Media

Medikuen arabera, Frantziskok ez du arnasteko krisi akuturik izan berriro.

  • Erromako Gemelli Ospitalea. EFE

    Erromako Gemelli Ospitalea. EFE

Frantzisko aita santuak "egoera kritikoan" jarraitzen du, baina "egonkor" dago, Vatikanoak jakinarazi duenez. 12 egun daramatza ospitaleratuta.

Medikuek gaur egin duten balantzearen arabera, aita santuak ez du arnasteko krisi akuturik izan berriro, eta haren osasun parametroak "egonkor" daude.

Gainera, gaur arratsaldean tomografia konputerizatu bat egin diote, eta hurrengo egunetan emango dute emaitzen berri.

Gaur goizean, aita santuak Pietro Parolin Vatikanoaren Estatu idazkaria hartu du ospitalean.

Frantzisko (88 urte) otsailaren 14an ospitaleratu zuten, bronkitisak jota. Ondoren, baina, pneumonia atzeman zioten, bi biriketan.

Medikuek ez dute aurreratu nahi izan haren eboluzioa nolakoa izango den.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN