Itxi

Gizartea

SEXU-JAZARPENA

Emakumezko biologo batek Bermeoko "Albacora 15" atunontzian jazarpena jasan duela salatu du CSICen

EITB MEDIA

Emakumearen testigantzaren arabera, ontziko ofizialek komentario iraingarriak egiten zizkioten: "Emakume batek ez luke itsasontzi batean egon behar, arazoak baino ez dituzue ematen", esate baterako. Salaketa jarri ondoren, Boli Kostan lehorreratu zuten biologoa.

Bermeoko "Albacora 15" atunontzian behatzaile gisa aritu zen emakumezko batek sexu-jazarpena salatu du CSICen aurrean.

Biologoa da bera, eta, salatu duenez, "Albacora 15" ontziko ofizialek "emakume batek hemen ez du zereginik, arazoak baino ez dituzue ematen" eta horrelako komentarioak egin zizkioten.

Salaketa jarri ostean, Boli Kostan lehorreratu zuten biologoa. Ondorioz, babestu ez izana leporatzen dio enpresari, baita betoa jarri izana ontzietan lan egiteko ere.

"Sirenatxoa ematen zuen itsasoratu zenean; orain, ordea, balea dirudi", esan omen zioten agur modura ofizialek.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN