Gizartea
Trafikoa
Auto-gidari bat hil da Amurrion, AP-68 autobidean izandako istripuan
agentziak | eitb media
Bart gertatu da istripua, 21:47an, Bilbora bidean. Ibilgailua errepidetik irten da, eta larrialdietarako zerbitzuek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Bart gauean 33 urteko gizon bat hil da AP-68 autobidean, 26,5 kilometroan, Amurrion (Araba), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 21:47an gertatu da, Bilbora bidean zihoan auto bat errepidetik irten denean.
Larrialdietarako zerbitzuak bertaratu direnerako, gidaria hilda zegoen, eta hori baieztatu besterik ezin izan dute egin.