Gizartea
Trafikoa
AP-8 autobidea ireki dute Zornotzan, Kantabriarako noranzkoan, istripu batengatik itxita egon ondoren
EITB MEDIA
Ezbeharra aipatutako errepidean gertatu da, 97. kilometroan, bi autok talka egin dutenean. Bost pertsona zauritu dira eta horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.
AP-8 autopidea ireki dute Zornotzan (Bizkaia), trafiko-istripu baten ondorioz itxita egon ondoren, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak sare sozialen bidez jakitera eman duenez.
Ezbeharra aipatutako errepidean gertatu da, 97. kilometroan, bi autok talka egin dutenean. Bost pertsona zauritu dira eta horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.
Bi kilometrorainoko auto-pilaketak sortu dira.