Gizartea
IRUN
Gizon bat atxilotu dute Irunen gau bakarrean 80 ibilgailuren gurpilak zulatzeagatik
AGENtziak | EITB MEDIA
Igandean gertatu zen "sabotajea". Oraindik salaketarik jarri ez duten kaltetuei Irungo polizia-etxera jotzeko deia egin die Udaltzaingoak.
Otsailaren 5eko gauean 80 ibilgailuren gurpilak zulatu zituen gizon bat atxilotu du Irungo Udaltzaingoak.
Udalak ohar batean jakinarazi duenez, igandean gertatu zen "sabotajea", eta segurtasun-kamerek jasotako irudiei esker identifikatu eta atxilotu zuten egilea.
Behin atxilotuta, epailearen aurrera eraman zuten, astelehenean, eta epaiketaren zain dago orain.
Oraindik salaketarik jarri ez duten kaltetuei Irungo polizia-etxera jotzeko deia egin die Udaltzaingoak.