Gizartea
futbola
Espanyolen ustez, "onartezina" da Mapi Leonek Caracasi partiduan egin zion ukitua
agencias | eitb media
Derbiko irudietan argi ikus daiteke Bartzelonako jokalaria kolonbiarrari hankartea ukitzen.
-
Kika eta Amaia, asteburuko partiduan. Argazkia: EFE
Espanyolen ustez, "onartezina" izan zen Maria Pilar Mapi Leon FC Bartzelonako jokalariak Daniela Caracas Espanyoleko jokalariari igandeko derbian, Dani Jarque Kirol Hirian, egin zion ukitua.
Talde perikitoak ohar batean azaldu duenez, jokalari blaugranak "intimidadea urratzen duen keinua" egin zion futbolari kolonbiarrari. Partidaren irudietan argi ikus daiteke Mapi Leon Caracasi hankartea ukitzen pasa den asteburuko derbian.
Espanyolen esanetan, Caracasek hasieran ez zuen erantzun, "egoerak eragin zion kolpeagatik". Hala ere, ondoren "keinuaren larritasunaz jabetu" eta erantzuna kontrolatu omen zuen, isunik ez jasotzeko.
Espanyolek Daniela Caracasen esku utzi ditu bere zerbitzu juridikoak neurririk hartu nahi izango balu ere, eta "indarkeria mota oro, fisikoa zein ahozkoa" gaitzetsi du.